Peio Azkoaga, bere agurrean. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Belar hockeyko jokalaria izan da hemeretzi urtez Peio Azkoaga. Donostiako Atletikon denboraldi mordoa osatu ditu, eta erretiroa hartzea erabaki du, 37 urterekin, aurtengo denboraldia bukatzearekin batera. “Eskerrik asko urte hauetan elkartearengatik egindako ahalegin handiagatik eta Atletiko izena zaindu eta maitatzeagatik”, adierazi dio klubak.
Joan den igandean, Bera Berako zelaian ligako azken partida jokatu ostean, agurra jaso zuen Azkoagak. Juniorren aurka 1-3 galdu ostean, taldea berriro ere Ohorezko B Mailara jaitsiko da.
Maite Azkoaga arreba du Peiok, eta bera ere joan den denboraldian erretiratu zen, Realeko belar hockeyko jokalari gisa.
Elkarrizketa zabala egin zion Maiteri IRUTXULOKO HITZAk.