Auzolanerako deia egin dute okupatu duten sei pisuko eraikina txukuntzeko
Bizitza da handiena egitasmoak deituta Idiakez kaleko 6. zenbakiko sei pisuko eraikin publikoa okupatu dute goizean. Astebete pasa nahi dute eraikinaren barruan. Eraikina txukuntzeko auzolanera deitu dute eta jakinarazi dute egunero 19:30ean egingo dituztela asanbladak.
“Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde” inposatzen dituzten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango dela azalea dute. Bestalde, nabarmendu dute okupazio mugimendukoarekin lan egiten duten abokatuek argi diotela polizia ezin dela eraikina desalojatzera sartu 10 egun pasatu arte.
Horrelakoa da barrutik okupatu duten eraikina:
Erlazionatutako edukiaEraikin publiko bat okupatu du 'Bizitza da handiena' egitasmoak