Eraikin publiko bat okupatu du 'Bizitza da handiena' egitasmoak
Bizitza da handiena egitasmoak deituta Idiakez kaleko 6. zenbakiko eraikin publikoa okupatu dute, Gipuzkoa plaza ondoan.
10:30etarako Bulebarrera azaltzeko deia egina zegoen. Mozorrotuta joan eta umore ona zein lo zakuak eramateko eskaera egin zioten jendeari. 10:30etatik 11:00ak aldera bitarte jende ugari elkartu da pailazo sudurrak eta pelukak jantzita. Ondoren, kalejiran egin dute Gipuzkoa plaza alboko eraikineraino. Idiakez kalezko eraikinera iritsi direnean, barrura sartu dira, eta “Herri boterea” jartzen duen pankarta eskegi dute.
https://twitter.com/malenaldalur/status/997766335835922432
https://twitter.com/malenaldalur/status/997771256811413506
https://twitter.com/malenaldalur/status/997773279355162624
Eraikina publikoa da: “Publikoa izateak ez du esan nahi instituzioena dela, baizik eta herritarrona dela. Herritarrok beharrak ditugu”, diote. Prentsaurreko egin dute gero kazetarien aurrean eta nabarmendu dute zazpi egunez okupatuko dutela eraikina: “Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da”. Adierazi dute okupazio mugimendukoarekin lan egiten duten abokatuek argi diotela polizia ezin dela eraikina desalojatzera sartu 10 egun pasatu arte: “Gu zazpi egun egongo garenez, argi jakinarazi nahi dugu sartuko balira legea hautsiko luketela eta azken xehetasuneraino dokumentatuko genukeela gertakaria”. Bestalde, gaineratu dute hala gertatuko balitz hiriko plazak okupatuko dituztela.
Eraikina txukundu eta asanblada egingo dute orain eta arratsaldean jakinaraziko dute aste osorako prestatu duten egitaraua.
https://twitter.com/malenaldalur/status/997788579207184384
Hemen beraien irakurketa.
IRUTXULOKO HITZA zuzeneko jarraipena egiten ari da sare sozialetan.
Atzo jakianrazi zuten mugimenduarekin bate egiten dutenen zerrenda. Hemen, osorik:
1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa
2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea
3) Aingura kofradia
4) Aiuri Antiespezista
5) Alde Zaharreko gazte asanblada
6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada
7) Aman Komunak
8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea
9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak
10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua
11) Askapena
12) Askekintza
13) Azkoitiko MataderoEkintzak
14) Bakea eta Duintasuna
15) BiziLagunEkin plataforma
16) CDR Tolosaldea Goierri
17) CNT sindikatua
18) Diario Fatxo
19) Donostiako Asanblada Feminista
20) Donostiako Ikasle Abertzaleak
21) Donostiako Komite Internazionalistak
22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa
23) ELA sindikatua
24) ESK sindikatua
25) Eguzki
26) Ernai
27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
28) Eskifaia kofradia
29) Euskal Herrian Euskaraz
30) Euskal Herriko Bilgune Feminista
31) Firestone
32) Gelditu Metroa Antiguon
33) Gipuzkoa Zutik
34) Groseko Asanblada Feminista
35) Guardetxea
36) Hazten Hasten kultur egitasmoa
37) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea
38) Hotel + EZ
39) Jaizkibel Herriarena
40) Kalera Kalera
41) Kimera Antiespezista
42) Kortxoenea
43) LAB sindikatua
44) Langileen Babes Sarea
45) Letaman gaztetxea
46) Manu Robles Arangiz Fundazioa
47) Marruma Kulturalak
48) Oraingoan Bai
49) Oñatiko Antixena gaztetxea
50) Plaza Feminista
51) Pototak Asanblada Feminista
52) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista
53) Salatu
54) Sare Antifaxista
55) Satorralaia
56) Txantxarreka gaztetxea
57) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista
58) Zergatik ez?
Erlazionatutako edukiaIritsi da udaberria!


