'Bizitza da handiena', iruditan
Goizeko 10:00etan elkartu da jendea Bulebarrean Bizitza da handiena egitasmoak egindako deiari erantzunez. Handik kalejiran eta mozorrotuta egin dute Idiakez kaleko 6. zenbakiko eraikinera (Gipuzkoa Plaza ondoan). Eraikina okupatu eta “herri boterea” aldarrikatzen duen pankarta bat zintzilikatu dute.
Zazpi egunez egon nahi dute sei pisuko eraikin horretan, helburu argi batekin: “Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da”. Borroka sozialaren astea izango dela diote, horregatik, hainbat elkarte, eragile eta sindikatuk egin dute bat egitasmoarekin.
Aste osorako egitaraua prestatu dute.
Ikusi bideoa hemen.
Erlazionatutako edukiaEraikin publiko bat okupatu du 'Bizitza da handiena' egitasmoak