Jaialdiaren kartela.
Mikel Laboaren adaxka gazteak izeneko emanaldia prestatzen ari dira Antiguako San Joan jaietarako. Donostiako musikariaren heriotzaren hamargarren urtemugan kontzertu berezi bat egingo dute: Ekiza, Mursego eta Javi Manterola, Olatz Salvador, Petti, Unai Pelayo, Iñigo Ozaeta eta Beñat Antxustegi, Xendarineko ahizpak, Zigor DZ eta Miren Lizeaga dantzaria agertzen dira ekitaldia iragartzen duen kartelean. Ekainaren 15ean izango da kontzertua, 22:00etan, Antiguako frontoian. Antiguotarrak elkarteak eta Antiguotarrak dantza taldeak antolatu dute.
Gonbidapenak lortu behar dira jaialdira joateko. Foto Miki argazki dendan, Platero Tabernan eta Rekalde Tabernan egongo dira eskuragarri maiatzaren 24tik aurrera. Era berean,
mikellaboaantiguo@gmail.com helbidean ere eskatu ahalko dira.