Ernesto Gasco. (Argazkia: Malen Aldalur)
Munduko Turismo Erakundearen goi bilera egiten ari dira Donostian. Hiriko turismo garapenarentzat hitzordu garrantzitsua dela uste du Ernesto Gasco Turismo zinegotziak. Haren hitzetan hiriko turismoaren hazkundea neurtuta dago eta orain kalitatean eta jasangarritasunean ari dira indarra jartzen. Horregatik, garrantzia eman nahi diote bertako merkataritzari eta bizilagunen eta bisitarien arteko orekari.
IRUTXULOKO HITZAk berarekin hitz egin du hiriko turismo ereduaz, aurrera begirako erronkez eta turismoaren onura eta kalteez. Ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa irakurgai.