Petrila igoko dute ibaiertzean. (Argazkia: PSE-EE)
Urumea Pasealekuko petrila igoko du Donostiako Udalak. Aldunaenen egingo dute obra, Mundaizeko eta Realaren zubien artean. Oraingo petrilaren altuera eskasa dela argudiatu du udalak: “Zati batzuetan 30 zentimetro ditu soilik; oinezkoak uretara erortzeko arriskua dago”.
Guztira 497 metroko bidean egingo dituzte lanak, eta espaloitik 90 zentimetroko altuerara igotzea da asmoa. Lanek hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.