Antonio Merceroren 'La cabina' filma proiektatuko dute, omenaldi moduan
Nerea Lizarralde
Jose Luis Lopez Vazquez aktorea, ‘La Cabina’ filmean.
Joan den maiatzaren 12an hil zen Antonio Mercero zinemagilea, eta Euskadiko Filmategiak, Crossover telesailen kultura jaialdiak eta Lasarte-Oriako Udalak omenaldi bat eskainiko diote gaur, Tabakaleran. Mercerok zuzendutako La cabina (1972), telebistarako egindako film ertaina, ikusi ahal izango da. Aurkezle lanetan arituko dira Antonio Santos Mercero, gidoilaria eta zuzendariaren semea, eta Jesus Angulo, 2001ean Euskadiko Filmategiak Mercerori eskainitako liburuaren egileetako bat.
Mercero beraren ideia batetik sortu zen filma; Jose Luis Garcirekin batera idatzi zuen, eta Jose Luis Lopez Vazquez aktorea izan zen protagonista. Emmy saria lortu zuen telesail onenaren atalean. Zuzendariak berak honela definitu zuen: «parabola irekia da, aukera asko eskaintzen dituen gidoi egitura, pertsona bakoitzaren sentsibilitatea susper dadin, eta bere kultura mailaren eta prestakuntzaren arabera uler dezan». Interpretazioetako batek, noski, garai hartako Espainia frankistarekin zuen zerikusia. Ondorengo zuzendariek lan horren eragin nabarmena izan zuten, besteak beste, Alex de la Iglesiak, zeinak eman baitzion Ohorezko Goya saria Mercerori 2010ean. Zuzendari bizkaitarraren iritziz, gipuzkoarraren lana «gure burua hobeto azaltzen duten maisu lanetako bat da. Gizon bat, merezi ez duen egoera absurdo eta surrealista batean harrapatuta, ingurukoek pasiboki begiratzen dioten bitartean».
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea