Frantziatik ihes egin zuen ustezko jihadista bat atxilotu dute Donostian
02:00etan atxilotu du Ertzaintzak gizonezko bat Frantziako espetxe batetik ihes eginda dagoen jihadista bat izatea egotzita, EFE albiste agentziak azaldu duenez. Badirudi, lekuz aldatzen ari zirenean ihes egin zuela atxilotuak. Hori dela eta, agintari frantziarrek datuak igorri zizkioten Ertzaintzari.
Bestalde, Ertzaintzak IRUTXULOKO HITZAri argitu dionez, beste gizonezko bat ere atxilotu date bart Euroagindu baten ondorioz.