Anoetako zertxa ipintzeari ekin diote
Azken asteetan Anoeta parean muntatu duten zertxa metalikoa estadioaren iparraldeko harmailaren gainean ipintzeari ekin diote gaur. Igoera atzorako zegoen aurreikusita, baina eguraldi txarraren ondorioz egun bat atzeratu behar izan dute operazioa.
Zertxak zortzi metroko zabalera eta hamar metroko altuera ditu. Luzeran, berriz, 150 metro baino gehiago neurtzen ditu. Obretako langileek bi garabi erabili izan behar dituzte pieza bere lekuan ipintzeko.
IRUTXULOKO HITZAk Anoeta estadioko obretako langileek jasaten dituzten lan-baldintza kaxkarren inguruko erreportajea argitaratu du hilabete honetan.