Erantzunak eskatu dizkio Satorralaiak Eneko Goiari
Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du ez dituztela jaso Topoaren igarobideak sortu ditzakeen eragozpenen inguruan egindako galderen erantzunak eta idatzi bat aurkeztu dute udalean. Idatziak hiru orrialde ditu, eta bertan, udalari eskatu diote egitasmoaren alde negatiboen inguruan egindako galderak erantzuteko. Gaineratu dute, hiritar talde baten egitasmoari zor diotela lan hori.
Bide batez, larunbateko mobilizazioarekin bat egitera deitu dute. Manifestazioa 17:30ean egingo dute Easo plazatik abiatuta.