Bertso saioa egin dute Amarako La Bodeguilla tabernan
Bertso saioa egin zuten, asteartean, hilaren 29an, Easo kaleko La Bodeguilla tabernan. Añorgako bertso eskolako kideak diren Izarne Zelaia, Itxaso Piker, Peru Aiartza eta Aiert Ordoñez bertsolari donostiarrak izan ziren protagonistak eta Alos Egaña eta Ainhoa Urienek egin zituzten gai-jartzaile lanak. Jende ugari bildu zen tabernan, eta ez zen nolanahiko bertso saioa izan. Gai jartzaileek, gaurkotasun-gaiak jartzeaz gain, hainbat jolas proposatu zizkieten bertsolari gazteei, esaterako, binakako asmakizun ariketa bat.
Asteartero eduki kulturaleko “pintxo-potea” antolatzen dute La Bodeguillan, eta dokumentalen proiekzioak, kontzertu akustikoak, hitzaldiak, eta abar egiten dituzte.
Erlazionatutako edukiaBertsolari harrobia indartsu dator