Imanol Alvarez, 2012-2013 denboraldian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Imanol Alvarez ermuarra izango da Bera Berako entrenatzailea datorren denboraldian. 2013-2014 denboraldian ere taldearen gidaritza hartu zuen, Reyes Karrereren ondoren. Denboraldia bukatuta, klubak berarekin jarraitu nahi izan zuen, baina Alvarezek uztea erabaki zuen, arrazoi pertsonalengatik. Orain, bigarren garai bati ekingo dio, helburu berriekin. Datorren astean aurkeztuko dute entrenatzaile berria.
Duela bi aste jakinarazi zuen Bera Berak Montse Pucheri ez zioela kontratua berrituko.
Pucheri egindako elkarrizketa zabala argitaratuko dugu astekarian.