Eider Rodriguezen 'Urtebetetze festa' ipuin bildumaren irakurketa eta solasaldia egingo dute
Bagera eta Booktegiak antolatuta Eider Rodriguez idazlearen Urtebetetze festa ipuin bildumaren irakurketa eta solasaldia egingo dute ekainaren 26an, 19:00etan Koldo Mitxelenan. Bertan parte hartuko dute Eider Rodriguezek, Leire Palaciosek eta Aritz Brantonek. Irakurketa egingo du Palaciosek, galderak egingo ditu Brantonek eta erantzun, berriz, Rodriguezek.