Reala ilusioz gainezka iritsi da ligako finalerdira
Denboraldiko momentu onenean eta ilusioz gainezka iritsi da Reala ligako Final Fourrera. SPV Complutense garaituta lortu zuen talde donostiarrak ligako finalerdietarako sailkatzea. Oraingoan, berriz, RC Poloren aurka lehiatuko dira Realeko neskak finalera iristen saiatzeko. Txapelketako beste finalerdia larunbatean jokatuko dute ere, Junior FC eta Club de Camporen artean, 11:00etan.
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, finalerdia.
- RC Polo – Reala (Larunbata, 13:00)