Urgulletik kaiko etxetara jauzi da 16 urteko mutil bat
Urgulleko Gaztelubide kaletik kaiko etxe bateko teilatura jauzi zen atzo 16 urteko mutil bat 18:00ak aldera. Arrazoia ikertzen ari direla azaldu dute, baina dirudienez istripu bat izan da.
Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak iritsi zirenean gaztea kontziente zegoen eta hitz egiten zuen.