Oñatiko Udalak Txillardegiren omenezko plaka bat jarriko du Arantzazun
Txillardegiren irudia Antiguan egotea lortu zuen ere urte hasieran Egiako Mikel Herrero artistak Gaskonia plazan margotutako muralarekin.
Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak proposatuta, Arantzazun politikari, hizkuntzalari eta idazle donostiarraren omenezko plaka bat jartzea onartu du Oñatiko Udalak. Erabakia aho batez onartu dute EH Bildu eta EAJko zinegotziek, Txillardegik euskara batuaren sorreran eta euskaldunon hizkuntzaren alde egindako lana aitortzeko helburuarekin.
Aurten euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena da, eta bere oinarriak Arantzazun jarri zirela gogoratu du Oñatiko Udalak. Euskara batuaren sortzailea omentzeko erabakian presente egon dira bere senideak, eta ekitaldia txalo artean bukatu dute.
Txillardegi Liburutegia kultur egitasmoak