Txillardegik badu toki bat Antiguan
Txillardegiren horma irudia, ekitaldi berezi baten bidez. IRUTXULOKO HITZAk Txillardegiri eskainitako erreportaje bat eta bi iritzi artikulu argitaratuko ditu ostiraleko astekarian. Josu Tellabide etnologoak Txillardegiren gaitzizenaren jatorria azalduko du ‘Antiguako Txillardegi, historia luzeko etxea’ izeneko artikuluan. Lorea Agirre, Fito Rodriguez, Ibon Sarasola eta Markos Zapiainekin ere hitz egin dugu, Txillardegiren emaria aztertzeko.
Txillardegi Liburutegia kultur egitasmoaren bultzatzaileek lortu dute Txillardegiren irudia bere auzoan egotea, eta euren helburutik gertuago daude: bere presentzia lortzea Donostiako kaleetan, donostiarrek ahaz ez dezaten. Gaskonia plazako pareta batean egiten ari dira haren omenezko horma irudia. Egiako Mikel Herrero artistak margotu du, bere irudi batean oinarrituta. Oraindik azken ukitua ematea falta da, esaldi bat jartzea, baina biharko bukatuko dute: “Euskara da euskaldunon aberria”, idatziko dute bere erretratuaren ondoan.
Igandean, 12:00etan, inauguratuko dute