Argazkia: Arraun Lagunak
Arraun Lagunak taldeak aurtengo denboraldirako aurkezpena egin zuen atzo kaian, eta taldera batuko diren bederatzi arraunlari berriak ezagutarazteaz gain, beste zenbait aldaketa agertu zituzten bertan. Besteak beste, crowdfunding kanpainaren bitartez lorturiko 5.041 euroekin erositako traineru berria aurkeztu zuten.
Iriyarena izena jarri diote, herritarren laguntza eskertu eta klubak hiriarekin duen lotura islatzeko.
Era berean, Iraia Oiartzabalek diseinatutako monoa aurkeztu zuten ere, Move Branding enpresa donostiarrak egindako itxura berritze grafikoarekin batera. Espainiako txapelketa bederatzi aldiz irabazi duen Arraun Lagunaken beterano taldea omendu zuten ere aurkezpen ekitaldiaren aurretik.