
Erakunde publikoen politika bidegabeak salatzeko jardunaldia egingo dute bihar Tabakaleran, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta. Besteak beste, Gipuzkoako eraikuntza publiko desberdinen egoerak errepasatzen dituzten hitzaldiak eskainiko dituzte bertan.
Jardunaldia 10:30ean hasiko da. Igor Meltxor kazetaria eta Ainhoa Intxaurrandieta
GHK kontsortzioko lehendakari ohiaren Angula Ustelak izango da eguneko lehen hitzaldia, Zubietako erraustegiaren proiektuaren inguruan. Ondoren, Argiako Urko Apaolaza kazetariak AHTaren eraikuntzari buruz idatzitako Zuloan liburuaren aurkezpena egingo du.
Eztabaidaren ostean, Iruñeako Alternatiben Herriaren balorazioa eskainiko dute egitasmoaren antolatzaileek, 13:00etan. Jardunaldia argazki erraldoi batekin amaituko dute ondoren.