Donosti gimnasia erritmiko taldeko kideak, txapelketa batean. (Argazkia: Josean Rozada)
Ikasturte bukaerako erakustaldia egingo du Donosti gimnasia erritmiko taldeak, asteburuan. Guztira, 350 gimnasta inguruk parte hartuko dute euren abileziak erakutsiz, eta eurentzat oso egun berezia izango dela ziurtatu du klubak. Izan ere, 30 urte bete ditu Donosti taldeak, eta, gainera, urtarrilean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuten udaletxean. Hori gutxi balitz, aurten ere lorpenak egin dituzte klubeko kideek. Horrela bada, albiste on guztiak ospatzeko elkartuko dira Bidebietako kiroldegian, igandean, 10:30ean.