Lide Marquet, ezkerretik lehena, asteburuko podiumean . (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Lide Marquet igerilaria podiumera igo zen asteburuan, Gipuzkoako Open Sarian. Paco Yoldi igerilekuan izan zen lehia, eta Marquet hirugarren eta bigarren postuan geratu zen tximeleta estiloko 100 metro eta 200 metroko probetan. Donostiako Atletikoko igerilaria da Marquet, eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketetarako indarra emango dio lortutakoak.
IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa egin dio Aieteko Lide Marquet igerilariari, eta datorren ostiralean argitaratuko du.