Kumbancha Cubana San Martin azokako GastroPotean. (Argazkia: San Martin Merkatua)
Ostegunero egiten dute Urbieta kaleko 9an dagoen San Martin azokan ‘Gastropotea’. 19:00etan hasi eta 22:00ak arte azokako postuetako merkatariek egindako pintxo, errazio eta edariak eskaintzen dituzte, merkatuko 0. solairuan. Eskaintza gastronomikoaz gain, musika talde batek girotzen du ostegunero ekitaldia, eta honako taldeak izango dira, ekaineko ostegunetan joko dutenak:
Ekainak 7: Disco Bambinos + Easo Avengers Roller Derby
Donostiako emakumezkoen Easo Avengers Roller Derby taldeak erakustaldia egingo du 19:00etan. Ondoren, Imanol Costas eta Axel Casas disc-jockey donostiarrek osatutako Disco Bambinos taldea izango da iluntzea girotzeko arduraduna.
Ekainak 14: Wite Towels Blues Band
Nia Moore King (ahotsa), Alberto Cosgaya (gitarra) eta Carlos Mallesek (bateria) osatutako blues taldeak 2008an hasi zuen bere ibilbidea. Kontzertu ugari egin dituzte Euskal Herrian, Frantziako hegoaldean, eta Espainian, eta hainbat festibaletan hartu dute parte, hala nola, Hondarriko Blues festibalean, edota Benicassimeko Blues festibalean.
Ekainak 21: Musika taldea konfirmatzeke dago.
Ekainak 28: Last Infusion
Nerea Abecia (ahotsa), Javi Ortega (bateria), Nando Ortega (baxua) eta Jon Aloa (teklatuak) gasteiztarrek osatzen dute neosoul estiloko talde hau. Musika beltzaren eragina izan dute eta hots elektronikoekin esperimentatzeko joera dute. 2018ko martxoan grabatu dute lehen EP-a, eta hainbat hiritan aurkeztuko dute udara honetan.