Altsasuko gazteen atxiloketen aurkako manifestazioa egingo dute arratsaldean
Goizean Guardia Zibilak Altsasuko gazte auzipetuak atxilotzeko burutu duen operazioaren aurkako manifestazioa egingo dute gaur Donostian, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. Kalean zeuden Jon Ander Cob, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Julen Goikoetxea atxilotu ditu poliziak. Bi urteko espetxe zigorra jaso duen Ainara Urkijo, berriz, ez dute atxilotu.
Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da, 19:30ean.