Altzako kiroldegia egiteko lanak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Tokiko Gobernu Batzordeak Altzako Kiroldegia eraikitzeko lursailaren hondeaketari dagokion lotea esleitu du gaur. Eraikuntzaren bi loteen lehena da honakoa, eta milioi bat euroren truke esleitu diote Construcciones Mariezcurrena, Construcciones Zubieder eta Urbycolan enpresek ostatutako enpresen aldi baterako batasunari (EAB).
EAB horrek lau hilabeteko epea izango du orain hondeaketa lanak burutzeko. Lehen fase hori amaituta, udalak kiroldegia eraikitzeko lotea esleituko du, 16,2 milioi euroko aurrekontuarekin. Proiektuak arazorik gabe aurrera eginez gero, eraikuntzaren bigarren faseak bi urteko iraupena izango duela aurreratu du Eneko Goia alkateak.
Altzako kiroldegiaren eraikuntza udalak momentu honetan esku artean duen “kirol proiektu garrantzitsuena” dela adierazi du Goiak, eta kiroldegiaren lurzoruan amiantoa topatu zutenetik proiektua garatzeko “zailtasunez beteriko ibilbide bat” egin behar izan dutela azpimarratu du alkateak.