Donostiako Zinemaldiaren Nest. Film Students lehiaketarako izen ematea zabaldu dute
www.sansebastianfestival.com) eta Tabakaleraren webgunean (www.tabakalera.eu). Film laburrak jasotzeko epea uztailaren 2an amaituko da.
Aurkezten den ikastetxe bakoitzak hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, azken bi ikasturteetan eginak. Horietatik 15 inguru hautatuko dira Nest lehiaketan parte hartzeko.
Sariak
Bi sari egongo dira lehiaketan eta horretarako, bi berariazko epaimahai osatuko dira. Panavision sariaren irabazlea aukeratuko du epaimahi batek eta parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek osatuko dute. Gainera, zinemaren munduko pertsonaia ezagun bat izango du buru taldeak. Irabazleak bi aukera izango ditu: RED Epic kamerari dagokion ekipamendu osoa eta Primo leiar estandarrak utziko zaizkio lau astez, edota 10.000 euroko kreditua eman, Panavision etxearen edozer material alokatzeko.
Bestalde, beste epaimahaiak emango du Orona Saria, topaketako film labur berritzaileenarentzat. Saria 5.000 €-koa izango da eta epaileen taldea euskal ikastetxeetako ikasleek osatuko dute, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioaren Garapeneko Zuzendaritzak zuzenduta.
Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen XVII. Nazioarteko Topaketa 2018ko irailaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera, izango da. Aurten izen berria jarri zaio Zinemaldiaren “sail garrantsituenetakoari”, Nest. Film Students, alegia. Film laburrei buruzko topaketak, ikus-entzunezkoen arloko esperientziak elkarbanatzea du helburu, eta hainbat jatorritako ikasleek haien sorkuntza lanak aurkezteko aukera izango dute. Gainera, beren film laburrak erakusteaz gain, gazteek urtero topaketaren baitan egiten diren profesionalen arteko bileretan, tailerretan eta eskola magistraletan parte hartzen dute.
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak antolatutako proiektua da. Talentu berriak sustatzeko xedez sortutako ekimen honetan, ikusleek, ikasleek eta zinemagintzako adituek, hautatuak izan diren film laburrak ikusi eta iruzkintzen dituzte. Hartu-eman eta hausnarketa tarte bat ere eskaintzen du topaketak, izan ere, eztabaidak sortzen dituzte praktika eta teoria zinematografikoari, ekoizpen-ereduei eta zinema-industriari buruz.
Ekainaren 1ean ireki zen proiektuen izena online emateko aukera eta lehiaketaren araudia eta Nest topaketari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago Zinemaldiaren webgune ofizialean (