‘Emakumea piraguista’ ikastaro bateko parte-hartzaileak luzaketak egiten. (Argazkia: Gipuzkoako Piraguismo Federazioa)
‘Irla gurea da’ lelopean ospatuko dute Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatzen dituen ‘Emakumea Piraguista’ programako aurtengo ikastaroen amaiera. Larunbatean, ekainaren 9an izango da, Kontxako Badian, eta honakoa izango da egitaraua:
- 16:30 – 19:30: Irla abordatu + ginkana.
- 19:30 – 21:30: Dutxa eta lunta ilunabarrarekin.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko piraguismoa@kirolak.net edo 943 445 103 telefonora deitu daiteke eta jaialdian parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira. Gipuzkoako Piraguismo Federazioko
web gunean ere informazioa gehiago eskuratu daiteke.
Emakumea Piraguista programa 2013an hasi zen. Urtetik urtera, piraguismoko ikastaroak antolatu dituzte piraguismoan emakumeen presentzia handitzeko asmoz eta antolatzaileen arabera ‘geroz eta arrakasta handiagoa du’ egitasmoak. Bi helburu nagusi dituzte ikastaro hauek, alde batetik, kirol praktiketan autonomia sustatzea. Horretarako, piraguismoko teknika irakasten dute, modu autonomoan uretan sartu ahal izateko. Bestetik, ‘lagun talde bat’ sortu nahi dute proiektuaren arduradunek, kolektiboan esperientzia positiboak partekatzeak dituen onurak asko direlako.
Aurten, Emakumeen Etxea, EMAK taldea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaizan dira programaren kolaboratzaileak. Ikastaroak pasa den apirilaren hasieran hasi zituzten eta asteartetik ostiralera izan dira saioak. Ikastaroak pasa den astean amaitu ziren, baina udaran gehiago egingo dituzte. Urte honetan, Donostian egiteaz gain Irunen ere egin dituzte ikastaroak.