Argazkia: Donostiako Udala
Altzako Jose Manuel Varona zahar etxea handitu eta birgaitzeko proiektua esleitu du gaur Tokiko Gobernu Batzordeak. Udalak zahar etxearen ondoko lokal bat erosi zuen duela urtebete, eta espazio hori zentroarekin batzeko lanak abiatuko dituzte orain.
Zahar etxeak 400 bazkide baino gehiago ditu, eta hura handitzeko proiektuarekin batera bere irisgarritasuna hobetzeko lanak burutuko dituzte ere. Esleipenaren prezioa 381.000 eurokoa izan da eta Urbycolan enpresari egokitu zaio. Lanak egiteko sei hilabeteko epea izango dute momentu honetatik aurrera.