Mirakontxa pasealekuko Villa Almudena 1867an eraiki zen.
Mirakontxa pasealekuko Villa Almudena eraikin historikoan luxuzko sei etxebizitza eraikiko dituzte,
El Confidencial egunkariaren arabera. 150 urte baino gehiagoko eraikinaren pisuen salmenta honetan estatuko errekorra gaindituko dute metro karratuaren prezioari dagokionez, 22.000 euroko prezioarekin.
Sei etxebizitzetatik bost salduak daude jada, eta gimnasioa eta igerilekua izango dituzte. Eraikinaren barnealdea erabat berrituko dute, eta etxebizitza bakoitzak hiru milioi euro inguruko prezioa izango du.
Eraikuntza lanek eraikinaren kanpoko itxurari eragitea aurreikustea ez badago ere, hiri ondarearen babeserako Ancora elkarteak proiektuak aurrera egin beharko ez lukeela adierazi du, Eusko Jaurlaritzak eraikina monumentu izendatuko duen edo ez erabakitzear dagoelako oraindik.