(Argazkia: berabera.com)
2018-2019ko Txapeldunen ligan parte hartzeko izena ematea erabaki du Bera Berako eskubaloi taldeak. Beharrezko dokumentazioa Espainiako eskubaloi federazioari bidali dio klubak eta 15.000 euroko bermea ordaindu dio EHFri. Horrela, ohorezko mailan ligako txapelduna izan ostean, Europako txapelketarik onenean aritzeko aukera izango du Bera Berak. Multzoen faseari ekin beharko dio,
final four formatoan. Europako federazioak ekainaren 26an baieztatuko du taldeen zerrenda, eta hurrengo egunean sailkatze fasearen zozketa egingo dute. Multzoen zozketa ekainaren 27an egingo dute, eta atarikoa gaindituko balu multzo horietako batean sartuko litzateke Bera Bera. Gutxienez beste hamabi partida jokatuko lituzke.
2016an ere sailkatze fasean aritu zen Bera Bera, Donostian antolatu zuen eta partida bakarra irabazi zuen.
Taldea prestatzen
Datorren denboraldirako taldea osatzen ari da Bera Bera. Duela hilabete inguru iragarri zituen taldeak Yunis Camejo eta Nekane Teres piboteen fitxaketak, eta duela gutxi Judith Sans, Renata Lais eta Priscila Dos Santos jokalarien fitxaketak ere baieztatu zituen. Entrenatzailea ere aldatu dute, eta
joan den astean iragarri zuten Imanol Alvarez izango dela gidari berria.