Urumearen jaitsiera piraguan egiteko aukera egongo da
Cristina Enea Fundazioa eta Arrauning enpresaren eskutik. Irteera larunbat arratsaldean izango da, eta partaideek arraunean egingo dute Martutene eta Mundaizeko ontziralekua arteko bidea. “Urumea bere uretatik zehar nabigatzeko aukera aparta, arraunean eta bere bidean izan dituen aldaketak behatuz”, diote antolatzaileek.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik 943 45 35 26 telefono zenbakira deituta edo cristinaenea@donostia.eus posta elektronikora idatzita. Hamar urtetik gorako edonork parte har dezake, eta pertsonako 5 euro ordaindu beharko dira. Pilar auzunean elkartuko dira, 16:00etan.
Urumearen jaitsiera piraguan egiteko aukera egongo da