
Dj laborategia antolatu dute Bidebietako
Kontadores gunean, emakume gazteentzat. Honela egin dute ikastarorako deia: “Musika entzuten eta dantzatzen disfrutatzen duzu? Spotify-n zerrendak egitea gustuko duzu? Lagunen arteko topaketetan, zuk aukeratzen duzu musika? Orduan dj izateko bidearen hiru laurdenak egin dituzu”. Zehazki, 16 eta 25 urte arteko emakumeei zuzendutako ikastaroa da, eta irakasle lanetan ariko da DJ Placida Ye Ye (Irene Ormazabal). Ekainaren 13an eta 14an egingo dute ikastaroa, 17:30etik 20:30era, eta 9 euroko prezioa izango du.
Izen ematea zabalik dago.
Dantzatzeko musika aztertuko dute, eta landuko dituzte dj moduan aritzeko beharrezkoak diren gako eta trebeziak: “Saiatuko gara musikazale gisa geure burua indartzen, genero estereotipoak suntsitzen eta musikaren hautaketaren bidez diskurtso berri bat sortzen; hauxe bai, geure-geurea”.