Frankismoaren Inpunitatearen Aurkako Hirien Sarearekin bat egin du udalak
Frankismoaren Inpunitatearen Aurkako Hirien Sarearen kide bihurtu da udala. Horretarako, erakunde adierazpena ondartu du: “Bertan, udalak bere borondatea adierazten du Donostiako Epaitegian kereila kriminala jartzeko, diktadura frankistak hiriko biztanleen aurka egindako gizateriaren aurkako krimenak ikertzeko”.
Sarearen sarrera sinatu dute Bartzelonako alkateorde Jaume Asens-ek eta Donostiako alkate Eneko Goiak. Eta bertan, Udalak konpromisoa hartu du “egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriro ez gertatzeko bermearen gaineko eskubideak babesteko”. Era berean, Udalak konpromisoa adierazi du, gizarte eragileekin, biktimekin eta euren senideekin elkarlanean aritzeko.