Erribertxo kultur elkartea aurkeztuko dute
Erribertxo Kultur Elkartearen aurkezpen ofiziala egingo dute Loiolako Erriberan. Hain zuzen, larunbatean izango da aurkezpena, Erribertxoren jaian.
Erribertxo 2011n jaio zen, auzoko eukaltzaleek bultzatuta. Ordutik hainbat jarduera antolatu ditu auzoan, euskara eta euskal kulturaren presentzia indartzeko asmoz: Olentzero, bertso afariak, jolasak, Santa Ageda bezperako koplak… “Gure xedea da Loiolako Erriberan euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea. Horretarako, auzokideon partaidetza oinarri duten festa giroko kultur jarduerak antolatzen ditugu”. Diotenez, urtez urte bizilagun gehiago batzea lortu dute, eta komunitatea trinkotzen jarraitu nahi dute.