METREXek Aldundian eskainiko duen konferentzia dela eta elkarretaratzera deitu du Satorralaiak
METREX sarearen Europako konferentziaren aurkezpen ekitaldia dela eta. Ostiralera bitarte egingo diren jardunaldien nazioarteko parte hartzaileei Topoaren igarobidearen proiektuaren ‘behar eta jasangarritasun eza’ helarazteko helburuarekin egingo dute protesta.
Era berean, konferentziako kideei Topoaren proiektuari buruzko informazioa banatuko die Satorralaiak bihar 8:45etan Tabakalerako sarreran. METREX Europako Eremu eta Eskualde Metropolitarren Sareak jakintza eta esperientziak trukatzeko eta interes komunerako baterako ekintzak sustatzeko plataforma da, bere webgunean azaltzen denaren arabera. Europako 50 hiri eta eskualdetako kideek osatzen dute sarea.
Gaurko kontzentrazioa 19:00etan izango da, Gipuzkoa Plazan.
Satorralaiak Gipuzkoako Foru Aldundian elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, bertan egingo den mugikortasun iraunkorrari buruzko