Bego Etxebarria Ikasbide Kultur Elkartean, artxiboko irudi batean.
Amara Berriko
Bego Etxebarria euskaltzalea hil da gaur, 76 urterekin. Amara Berri Kantuz eta Bagera elkartearen Elkarrizketa Filosofikoen egitasmoen sortzailea izan zen Etxebarria.
Euskararen alde hainbat herri mugimendu eta elkartetan egindako lanarengatik gogoratuko dute bere adiskideek. Kutxako langile izan zen, eta Bankako euskara taldeko kide izan zen. Sare eta Gure Esku Dago plataformetan ere parte hartze aktiboa izan zuen urteetan zehar.
Donostiako Errekaldeko beilatokian omenaldia egingo diote bihar, ostirala, 19:00etan.