Egia kalea. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hiriko hamalau kale asfaltatzeko plana onartuko du Tokiko Gobernu Batzordeak, datorren astean. Ernesto Gasco zinegotziak jakinarazi duenez, tartean badaude 25 urtez asfaltatu ez diren kaleak, eta behar handia dutenak. Botako dute bost zentimetroko lodierako kapa bat, baina okerrago dauden zatietan betetze lanak egingo dituzte. Kanpainak 898.247 euroko gastua izango du. Urte bukaeran edo 2019 urtearen hasieran hasteko asmoa dute.
Hauek izango dira asfaltatuko diren kaleak:
- Ondarretako biribilgunea: Zumalakarregi hiribidea, Matia kalea eta Ondarretako tunelaren sarrera. Hamar egunetan, gauez.
- Pio Baroja pasealekua: Istun kalea eta Miramar Jauregiaren ondoko biribilgunearen artean. Zazpi egunetan, egunez.
- Errondo pasealekua: Podavineseko biribilgunea eta Errongo gainerako bidea hartzeko lekuaren artean. Sei egunetan, egunez.
- Errondo pasealekua: Easo-Urbietarako sarrera eta Morlansko biribilgunearen artean. Zortzi egunetan, egunez.
- Arbos Musikariaren pasealekua. Osorik. Bost egunetan. Egunez.
- Alkolea Pasaia. Egia kalea eta Iberdrolaren sarrera artean. Hirgu egunetan. Egunez.
- Aldakoenea kalea. Karmengo Ama Birjina eta Ametzagaña hiribidearen artean. Zazpi egunetan. Egunez.
- Berio pasealekua. Bost egunetan. Egunez.
- Aita Orkolaga pasealekua. Iturrietako Bentak biribilgunetik Txalin bideraino. Lau egunetan. Egunez.
- Bertsolari Txirrita kalea. Hiru egunetan. Egunez.
- Aita Donostia plaza. Zortzi egunetan. Gauez.
- Frantzia pasealekua. Iztueta zubibidea eta Terminus hotelaren artean. Bost egunetan. Gauez.
- Egia kalea. Mandasko Dukearen eta Alkolea-Ametzagaña artean. Hamar egunetan. Gauez.
- Jose Maria Salaberria kalea. Pedro Manuel Collado eta Podavines artean. Segi egunetan. Egunez.