Astelehenean hasiko da udal igerilekuetan udako denboraldia
webgunean kontsultatu ahalko da kirol guneen betetze maila, eta horrela, zein instalaziotara eta zein ordutan joateko erabakia erraztuko du.
Datorren astelehenean, ekainaren 11n, irekiko dira Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak, udal kirol instalazioetan udako denboraldiari hasiera emanez. Kanpoko igerilekuen kasuan, irailaren 16an bukatuko da denboraldia.
Uda honetan ordutegi zabala mantenduko da eta, beraz, igerilekua duten kiroldegi guztiak udako egun guztietan egongo dira irekita, baita igande eta jaiegunetan ere. 2016. urtean onartu zen ordutegien zabaltzea, eta Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondoko kiroldegiek ordutegi zabalena izango dute asteburuetan eta jaiegunetan, goizeko 9:00etatik 20:30era.
Uda honetan kanpoko igerilekuetan unean-unean dagoen betetze maila ikusteko aukera izango dute erabiltzaileek denbora errealean. Donostia Kirolaren