Giza katerako jakin beharrekoak
Gure Esku Dago dinamikak giza katea antolatu du iganderako, erabakitzeko eskubidearen alde, 12:00etatik 12:30era. Giza katea Donostiatik abiatuko da, eta Bilbotik igaro ostean, Gasteizen bukatuko da. Donostian zortzi kilometro izango ditu giza kateak, Bulebarretik Añorgara, eta auzo bakoitzak hari dagokion leku bat du bideratua:
1. Parte Zaharra.
2. Erdialdea, Amara, Morlans.
3. Antigua.
4. Ibaeta, Igeldo, Antigua.
5. Aiete, Amara Berri
6. Añorga, Loiola, Martutene.
7. Bidebieta, Gros, Ulia.
8. Altza, Egia, Intxaurrondo.
Trafiko aldaketak eragingo ditu jarduerak, eta trafikoa etenda egongo da 11:00etatik 13:00ak arte. Udalak garraio publikoa erabiltzea aholkatu die herritarrei, baita giza katearen antolatzaileek ere.
Antolatzaileek gomendatu dute, aldi berean, parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea komeni dela. Hala ere, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da. Hori bai, komeni da 11:00ak aldera bakoitza bere kilometrora hurbiltzen hastea, jendea ongi banatzeko ordua iristerako.
Euren aldarrikapen propioak dituzten taldeetako kideak joango dira: Mugimendu feminista, topoaren igarobidearen aurkakoak, pentsionistak…
Loren Roca eta Ibon Rosales elkarrizketatu ditugu eta prestaketa guztien berri eman digute.
EGITARAUA
Etorkizuna Gunea (Zuloaga plaza):
- 14:00-16:00. Herri bazkaria: entsalada beganoa (5 euro), haragi paella (7 euro), profiterolak (2 euro), txotx (3 euro); haurren menua (5 euro). Erreserbak egiteko: partezaharragaldeketa@gmail.com.
- 15:30: Haur jolasak, Zuloaga plazan.
- 16:00. Tony Rocket.
- 13:30. Ekitaldia.
- 15:00. Liher.
- 16:30. Sustrajah Band.
- 18:30. Huntza.
- 17:30. Dj Bull.