Altsasuko gazteen sententziaren aurkako manifestazioa egingo dute
Euskal Herriko hiriburuetan manifestatzera deitu du Ernaik Altsasuko gazteei ezarritako sententziaren aurka protesta egiteko. Espainiar faxismoarekin hautsiz, Altsasukoak aske! lelopean irtengo dira kalera, fiskaltzak terrorismoagatik egotzitako kondena eskatzeko sententzia errekurritu duen egunean.
Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Bulebarretik.