Herrerako San Luis jaiak txupin elegantearekin hasiko dira
Bi ordu barru, 19:00etan, Herrerako San Luis jaietako txupin ofiziala botako dute festei hasiera emateko. Pasa den asteburuan hasitako egitarauari jarraipena emango diote hilaren 23ra bitarte. Asteburu indartsua “datorrena” dela diote antolatzaileek, eta horrela izango dela dirudi. Biharko, kontzertu esanguratsua antolatu dute beste behin ere. Def Con Dos, Reincidentes eta Dosis Gray taldeak ariko dira auzoko plazan 22:00etatik aurrera. Jarraian duzue gaur, bihar eta etziko egitaraua:
Ekainak 14, osteguna
- 19:00. Herrerako jaietako txupin elegantea.
- 19:10. Pintxo pote elegantea.
- 18:00. Poteoa eta Oarsoko trikitilariak.
- 22:00. Kontzertuak: Def Con Dos, Reincidentes eta Dosis Gray.
- 03:00. DJ Rider.
- 10:00. Haurrentzako I. Futbol Txapelketa, Perueneko futbol zelaian.
- 11:00. Haurrentzako puzgarriak plazan.
- 12:00. VI. Paella lehiaketa.
- 14:00. Paella jana.
- 17:00. Haurren txupina, Luisito eta Luisitarekin.
- 17:30. Ene Kantak Dantzan ikuskizuna.
- 17.30. Herrerako jaietako bingoa.
- 18:30. Gazteentzako olinpiadak.
- 19:00. Txokolate jana.
- 19:15. Buruhandi eta erraldoiak.
- 19:30. Haur eta helduen danborrada.
- 20:00. Ibaetako abesbatzaren emanaldia, San Luis Parrokian.
- 22:00. Eonian elektro-txaranga.
- 00:00. Trakets plaza taldea.
- 9:00. Diana Herrerako txistulariekin.
- 11:00. III. Boilur azoka.
- 11:00. Kotxe eta moto klasikoen erakusketa.
- 11:00. Artisau azoka.
- 12:00. Herri Ametsaren eskutik euskal dantzen erakustaldia.
- 12:00. Urdaiazpiko mozketa.
- 12:30. Kantu jira Herrera Kantuzen eskutik.
- 14:00. Barrikotea.
- 17:30. Zalditxo eta zezentxoak.
- 18:30. Herri kirolak. Odei Izeta harrijasotzailea, eta Iñaki Azurmendi eta Ruben Saralegi aizkolariak.
- 19:30. Buruhandien jubilazioa.
- 20:00. Erromeria gidatua, auzoko dantza taldearen eskutik.