Iñigo Arricaberri Gomez, Videoneten jabea, mostradorearen atzean. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Hamazazpi urte eta gero, ateak itxiko ditu
Videonetek. Pasa den urtean Euskalbideo bideoklubak ateak itxi zituenetik, Grosekoa da Donostian gelditzen den azkena. Hemendik hilabete gutxirako iragarri dute behin betiko itxiera. Urte guzti hauetan hainbat aldaketa egin behar izan dituzte Videonetekoek, negozioaren biziraupena bermatu ahal izateko, baina azkenik, proiektuari amaiera ematea erabaki du bideoklubaren jabeak,
Iñigo Arricaberri Gomezek, alegia. Dendaren itxiera galera nabaria izango da Grosekoentzat, urteen poderioz auzotar askorentzat topaleku eta ohiko denda bilakatu baita.
Arricaberrirekin hitz egiten egon gara, eta Videoneten ibilbide eta historiari buruzko xehetasun asko azaldu dizkigu. Ixteko erabakiaren arrazoiak ere argitu dizkigu, eta dena bildu dugu biharko astekarian argitaratuko dugun erreportajean.