Femin Muguruza, ‘Black is Beltza’ erakusketaren aurkezpenean. (Argazkia: San Telmo Museoa)San Telmo museoa
San Telmo Museoan bisitatu daiteke dagoeneko
Black is Beltza erakusketa. Femin Muguruza abeslariak eta Azkuna Zentroak batera egindako proiektua da, eta irailaren 30era bitarte egongo da zabalik museoko Laborategian. Sarrera doakoa da.
Gaur goizean egin dute aurkezpena museoan, eta bertan izan da Muguruza. Erakusketaren xehetasunak eskaini ditu irundarrak. Abiapuntua da 1965eko New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean Iruñeko erraldoiek izan zuten presentzia. Musika, maitasuna eta iraultza nahasten dituen akzio eta espiotza istorioa kontatzen du.
Muguruzak Manex Unanueren kontakizuna hartu du erakusketaren oinarri. “Gazte ipar-euskaldun honen begiradatik 60ko hamarkada erdialde aztoratua markatu zuten gertakizunetako asko kontatuko ditu”, azaldu du musikariak. Hala, museoan ikus daitekeen erakusketak ikusleak Manexen abenturarekin batera bidaia egitera gonbidatzen ditu. Erakusketa ezagutzeko aukera egongo da Muguruza beraren konpainian. Irailaren 6an euskaraz (18:00) eta irailaren 13an gaztelaniaz (18:00).
Hainbat jarduera egingo dituzte uztailean, erakusketari loturik. Hiru film proiektatuko dituzte:
Heavy Metal (uztailak 3, 22:00),
Have a nice day (uztailak 10, 22:00) eta
Re-vengeance (uztailak 17, 22:00). Horrez gain, San Telmo Gaua antolatu dute uztailaren 21erako.
Erakusketa bihurtu aurretik
Black is Beltza eleberri grafiko argitaratu zuen Muguruzak 2014an. Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin elkarlanean osatu zuen.