Albiste irakurrienak
‘Odon Elorza deklaratzera deitu du epaileak, Kote Cabezudoren auziko informazio sekretua zabaltzeagatik’
Kote Cabezudoren auzian sumario sekretupean emandako adierazpen batzuen inguruko informazioa zabaltzeagatik epailearen aurrean deklaratu behar izan du Odon Elorza PSE-EEko diputatuak, Donostiako epaitegiko laugarren aretoan. Elorza argazkilari donostiarraren aurkako auziko biktimen agertzeei buruz mintzatu zen Facebookeko bere horma publikoan, eta sekretupeko informazio hori zabaltzeagatik salatu dute.
‘Flamenka guneko musika egitarau osoa aurkeztu dute Donostiako Piratek’
Abuztuaren 11tik 19ra bitarte ospatuko den Aste Nagusi Pirataren lehen aurrerapena egin dute gaur Donostiako Piratek Flamenka guneko musika egitarauarekin. Guztira hamabost talde izango dira kaiko oholtza gainean, larunbatetik larunbatera, Aste Nagusiko gauen giroa alaitzen. Olatz Salvador, Skakeitan, Niña Coyote eta Chico Tornado, Krii kolektiboa eta Serrulla, besteak beste.
‘Mikel Laboaren omenezko gau ahaztezina’
Antiguako frontoia txiki geratu zen joan den ostiral gauean. Ehunka lagun bildu ziren Mikel Laboaren adaxka gazteak ikuskizunaz gozatzeko eta musikari donostiarra omentzeko. Irutxuloko Hitzak bideo laburpen bat egin zuen, eta bisita asko izan ditu.
‘46 etorkin autobusez iritsi dira Donostiara, eta noraezean utzi dituzte geltokian’
Afrikako 46 migratzaile iritsi dira, Almeriatik zetorren autobus batean. Iritsi bezain pronto, autobus gidariak alde egin du eta migratzaileak noraezean geratu dira geltokian. Etorkinei esan zieten Donostian Gurutze Gorriak edo gizarte zerbitzuek harrera egin eta lagundu egingo zietela.
‘Bidebietako Institutuak irekita jarraituko du Amara Berri sistemarekin’
Ezustean harrapatu ditu Bidebieta Institutoko langileak Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak egindako adierazpenak: Bidebietako institutuak Amara Berri ereduarekin irekita jarraituko duela baieztatu zuen astelehenean.