Odon Elorza deklaratzera deitu du epaileak Kote Cabezudoren auziko informazio sekretua zabaltzeagatik
Kote Cabezudoren auzian sumario sekretupean emandako adierazpen batzuen inguruko informazioa zabaltzeagatik epailearen aurrean deklaratu behar izan du gaur Donostian Odon Elorza PSE-EEko diputatuak, epaitegiko laugarren aretoan. Elorza argazkilari donostiarraren aurkako auziko biktimen agertzeei buruz mintzatu zen Facebookeko bere horma publikoan, eta sekretupeko informazio hori zabaltzeagatik salatu dute.
Donostiako alkate ohiak epaiketako informazioa nondik atera duen azaltzeko deitu du deklaratzera epaileak. Epaitegitik irtetean epaileari azaldu beharrekoak azaldu dizkiola esan dio Elorzak IRUTXULOKO HITZAri, eta adierazpen gehiago egiteari uko egin dio.