Igarotako bidearen kronologia bat

Goiko postuak bete dituzte ontzi donostiarrek

donostiarra

Donostiarraren A ontzia, Bilboko uretan. (Argazkia: Donostiarra)

Goiko postuak bete dituzte traineru donostiarrek asteburuko jardunaldietan. TKE ligan estreinatu zen Donostiarraren A taldea. TKE LIGA Bilbon aritu zen Donostiarraren gizonezkoen A taldea, igandean. Bosgarren postuan geratu zen, 19 minutu eta 42 segundoko denborarekin. ETE LIGA Donibane Lohizunen aritu ziren emakumeak. Arraun Lagunak hirugarrena izan zen (15:36), eta Donostiarra, berriz, zazpigarrena (16:18). San Juanentzat izan zen bandera. Jardunaldi ez puntuagarria izan zen. KAE 2 LIGA Donibane Lohizunen ez ziren aritu Donostiarrako B ontzikoak, larunbatean, baina Bermeon, berriz, igandean, bigarren postuan geratu ziren (21:21), Getxoren atzetik.
HITZAkide HITZAkide