Koxme Burutaran, txapeldun
Kataluniako Banyolesen aritu dira hainbat arraunlari donostiar asteburuan, aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Ur-Kirolakeko Koxme Burutaranek ekarri ditu albiste onenak, txapelduna izan baita jubenil mailan. Gainera, udan Espainiako selekzioarekin entrenatzeko deitu dute Loiolako arraunlaria.
Emaitza on gehiago ere izan dituzte Urkikoek: emakumeen laukoa, seigarren; eta gizon jubenilen laukoa, bosgarren, besteak beste.
Donostia Arraun Lagunaken ere pozik egoteko moduan daude, izan ere, gizonezko beteranoen zortzikoak txapelketa irabazi du, hamargarren aldiz.