LGTBIQen Eskubideen Nazioarteko Eguna harrotasunez ospatuko dute
Lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen, intersexualen eta gueer-en askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunean, ekainaren 28an, manifestazioa egingo dute “Heteroaraua plazerez apurtuz” lelopean. Donostiako Transmarikabollo koordinadora feministak antolatu duen protesta da, eta Bulebarretik aterako da 19:30ean.
New Yorkeko Stonewall tabernan, 1969an izandako istiluen harira ospatzen da LGTBIQ eguna ekainaren 28an, eta mundu osoan zehar egun garrantzitsua da LGTBIQ komunitatearentzat. Aurten, LGTBIQ harrotasunaren eguna ospatzeaz gain, “sistema heteropatriarkal eta kapitalistak, LGTBIQ identitate disidenteen izaera politikoak” lapurtu dituela salatuko dute, eta, baita, “kontsumo-gai bihurtzen” saiatu dela ere. Praktika sexual anitzak eta plazera aldarrikatu eta, “familia nuklearra eta bizitzaren pribatizazioan oinarritzen diren eredu hertsiak” desobeditzeko deia zabalduko dute.
Manifestazioa egiteaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte eragile ezberdinek aste honetan zehar:
Ekainak 25
HITZALDIA: Gure LGTBIQ+ eskubideak
- Hizlariak: Ramon Martinez (filologian doktorea eta LGTBIQ+fobiaren aurkako aktibista) eta Mikel Martin (EHGAMeko kidea).
- Antolatzailea: EHGAM – Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua.
- Lekua: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia.
- Ordua: 19:30.
- Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania.
- Lekua: Bulebarrean
- Ordua: 19:30
- Antolatzailea: EHGAM – Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
- Musikariak: DJ Miau eta DJ Eman Emak.
- Lekua: Aurresku taberna.
- Ordua: Manifestazioaren ostean.
- Musikaria: Yogurinha Borova.
- Lekua: Friends diskoteka.
- Ordua: 23:00.
- Antolatzailea: Gehitu.
- Musikaria: DJ .
- Lekua: La Farandula taberna.
- Ordua: 23:30.
- Lekua: Koldo Mitxelena kulturuneko areto nagusia.
- Ordua: 19:00.
- Antolatzailea: Gehitu.