Nicaraguako protesten eta errepresioaren inguruko hitzaldia egingo dute
Nicaraguan azken hilabeteetan Gobernuaren aurka egon diren protesten inguruko hitzaldia egingo dute bihar, ekainaren 26an, San Telmo museoko aretoan. Hitzordua 19:00etan jarri dute. Galde aldizkariak antolatutako jarduera da, eta Eusopan zehar Nicaraguako egoerari buruz berri emateko helburuz sortu den “informazio eta elkartasun karabana”-ko hainbat kidek hitz egingo dute: Jessica Cisnerosek, Nicaraguako gazte antolakundeen ordezkaria, eta Fidel Narvazek, Zuzenbidean lizentziaduna eta Nicaragua eta Espainian aholkulari juridikoa.
“Karabana”, hainbat euskal herritan egongo da aste honetan, eta bertako kideak hainbat eragilerekin bilduko dira, “herrialdeak bizi duen egoerari buruz lehen eskutik informatu eta kontzientzatzeko” asmoz. Gainera, euskal instituzioetako ordezkariekin ere bilerak egingo dituzte.
Pasa den apirilean, Nicaraguako ikasle eta herri mugimenduek protesta ugari egin zituzten Gobernuaren aurka, Gizarte Segurantzaren erreformaren inguruan agintariek hartutako erabakien harira. Poliziaren errepresioaren ondorioz 150 pertsona baino gehiago hil dira.