FInalera iritsi diren bikoteak, euren sariekin. (Argazkia: Ategorrietako Pala Txapelketa)
Ategorrietako Pala Txapelketa jokatu dute aurten ere, eta 44 pilotarik hartu dute parte. Bi mailatan banatu dute lehia, eta auzoko frontoian jokatu dituzte partidak. Lehen mailan txapeldunak izan dira Gillen Martinez de la Hidalga eta Iñigo Navarro; bigarren lekuan geratu dira Imanol Otegi eta Angel Larralde. Bigarren mailan, berriz, Gorka Nuin eta Manu Ferreiro bikoteak jantzi du txapela, eta haien atzetik geratu dira Josu Iparragirre eta Luis Miguel Bautista.
Ategorrietako Kirol Elkarteak laguntzen du txapelketa antolatzen, eta maiatzaren 21etik ekainaren 23ra jokatu dituzte partidak.